GAZTELUGATXEKO SAN JUAN
HERENSUGEAREN ARROKA
GAZTELUGATXEKO SAN JUAN
Gaztelugatxeko uhartetxoa, gailurrean bere ermita eta guzti, Euskadiko ikono turistiko nagusienetakoa da, zalantzarik gabe, baina jende gehienak ez daki ingurune berezia dela, duen interes geologikoagatik: Duen interes estratigrafikoaz gain, kantauriar itsasaldearen alderdi honetan dauden uharte gutxienetako bat da.
Gaztelugatxe Behe Kretazeoko arrezife-karehaitz gogorrez eratuta dago; ondo eutsi diete itsasoaren erasoei eta uhartetxoa inguratzen duen flyschean dauden lutitak eta hareharriak baino hobeto kontserbatu dira.
Aparteko pasaia honetan, higaduraren ondoriozko elementu geomorfologiko deigarriak ikus ditzakegu, hala nola arrokazko bi arku handi eta marearteko zabalgune txiki bat. Itsaskia dagoenean, ikuskizun bikaina da olatuek itsasertzaren aurka zer nolako indarrarekin talka egiten duten ikustea.
Gogora ezazu bisita egiteko sarrera erreserbatzea
BA AL ZENEKIEN Bakio eta Matxitxako arteko itsasalde-tarte hau Biotopo Babestu izendatuta dagoela? Ukaezina da duen balio ekologikoa, babestutako hainbat espezie bizi baita espazio txiki honetan.